Ekonomia -

Next Generation funtsak

Euskadik mugikortasun elektrikoa, eraginkortasuna eta berriztagarriak sustatzeko 40,6 milioi jasoko ditu

Era berean, ospitaleak eta ikastetxeak berritzen, osasun eta gizarte zerbitzuak sendotzen eta ekonomia digitalerako trantsizioa sustatzen lagunduko dute Europako funtsek.

Autobus elektrikoa Gasteizen. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Autobus elektrikoa Gasteizen. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Autobus elektrikoa Gasteizen. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik 40,6 milioi euro jasoko ditu Europako Batzordearen eskutik, garraio publikoan mugikortasun elektrikoa sustatzeko, eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikin publikoetan energia berriztagarrien erabilera areagotzeko.

Era berean, ospitaleak eta ikastetxeak berritzen, osasun eta gizarte zerbitzuak sendotzen eta ekonomia digitalerako trantsizioa sustatzen lagunduko dute Europako funtsek.

Europako Batzordeak agiri batean jakitera eman duenez, Espainiaren trantsizio digital eta ekologikoa laguntzeko 382,7 milioi euro bideratu dituzte 2022an.

2021ean dagoeneko 10.900 milioi euroko finantziazioa eman zion EBk Espainiari. NextGenerationEU programaren parte da REACT-UE. 2021 eta 2022 artean kohesio politika programak 50.6000 milioi eurorekin osatuko ditu.

REACT-UE 2020ko abenduaren 24an sartu zen indarrean, eta 2020ko otsailaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte gastuak atzeraeraginez finantzatu ditzake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Dirulaguntzak Energia berriztagarriak Energia gaur Energia aurrezteko neurriak gaur