Ekonomia -

pentsioak

Espainiako Gobernuak ia 10 milioi pentsio eguneratuko ditu asteartean

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Gijonen egindako PSOEren ekitaldi batean iragarri duenez, 6.500 milioi euro bideratuko dituzte gai horretara.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea PSOEren ekitaldi politiko batean, Gijonen. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako presidentea PSOEren ekitaldi politiko batean, Gijonen. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako presidentea PSOEren ekitaldi politiko batean, Gijonen. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko presidenteak larunbat honetan iragarri duenez, datorren asteartean ia 10 milioi pentsio eguneratuko ditu Ministroen Kontseiluak, 2022rako. 6.500 milioi euro bideratuko dituzte gai horretara.

Adibide gisa, adierazi du 2017ko 637 euroko pentsio minimo batek 646 euro kobratuko lituzkeela aurten, PPk diseinatutako ereduarekin. Berriarekin, ordea, hileko 720 euro kobratzera igaroko da, erreforma aurretik baino 74 euro gehiago.

Batez besteko pentsioen edo alarguntza pentsioen kasuan, esate baterako, duela lau urte kobratuko lituzketen 649 euroen aurrean, 711 izango dira aurten. 2017an 1.071 eurokoa izango litzatekeen batez besteko erretiro-pentsio batean, berriz, 1.112 euroraino areagotuko litzateke; unean indarrean dagoen popularren ereduko 1.085 euroen gainetik.

Gijoneko erakusketa azokako entzunaretoan edukiera murriztuarekin izan den PSOEren ekitaldi politiko batean iragarri du Sanchezek erreforma.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Ministroen Kontseilua bideoak Espainiako Gobernua argazkiak Pedro Sánchez bideoak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Pentsioei buruzko albisteak 2024 Asturias albisteak