Ekonomia -
INEren datuak
Euskadik Espainiako BPGrik altuena izan zuen 2011n
Euskadi, Nafarroa, Madril, Katalunia, Errioxa eta Aragoiko bizilagun bakoitzeko batazbeteko BPGa Europar Batasuneko batazbestekoaren gainetik izan zen.
Erredakzioa
Euskadik biztanlekiko BPGrik altuena izan zuen, batazbeste, 2011n, gainontzeko autonomia erkidegoekin alderatuta. Datuen arabera, BPG 31.288 eurokoa izan da Euskadin, Espainiakoa (23.271 euro) baino % 34,5 altuagoa.
Estatistikako Institutu Nazionalak iazko Espainiako Lurraldeetako Kontabilitatearen datuak eman ditu. Datu horiek diotenez, Euskadi, Nafarroa, Madril, Katalunia, Errioxa eta Aragoiko bizilagun bakoitzeko batazbeteko BPG Europar Batasuneko batazbestekoaren (25.134 euro) gainetik izan zen.
Datuak alderatuta, Euskadiko BPG Espaniako batazbestekoa baino % 34,5 altuagoa izan zen, Nafarroakoa % 29,2 altuagoa, eta Madrilekoa % 27,8 altuagoa.
Extremaduran bakarrik jaitsi da
Lurraldeetako iazko BPG 14 erkidegotan handitu da, gehien Kanarietan, % 2,1 igota. Ondoren Balear Irlak daude (% 1,8 igota) eta Nafarroa (% 1,5). BPG Extremaduran bakarrik jaitsi zen.
Euskadik eta Gaztela eta Leonek % 1,3ko hazkundea izan zuten, Espainiako % 0,7ko batazbesteko hazkundea aise gaindituta.
Euskadik biztanlekiko BPGrik altuena izan zuen, batazbeste, 2011n, gainontzeko autonomia erkidegoekin alderatuta. Datuen arabera, BPG 31.288 eurokoa izan da Euskadin, Espainiakoa (23.271 euro) baino % 34,5 altuagoa. Estatistikako Institutu Nazionalak iazko Espainiako Lurraldeetako Kontabilitatearen datuak eman ditu. Datu horiek diotenez, Euskadi, Nafarroa, Madril, Katalunia, Errioxa eta Aragoiko bizilagun bakoitzeko batazbeteko BPG Europar Batasuneko batazbestekoaren (25.134 euro) gainetik izan zen. Datuak alderatuta, Euskadiko BPG Espaniako batazbestekoa baino % 34,5 altuagoa izan zen, Nafarroakoa % 29,2 altuagoa, eta Madrilekoa % 27,8 altuagoa.Extremaduran bakarrik jaitsi daLurraldeetako iazko BPG 14 erkidegotan handitu da, gehien Kanarietan, % 2,1 igota. Ondoren Balear Irlak daude (% 1,8 igota) eta Nafarroa (% 1,5). BPG Extremaduran bakarrik jaitsi zen. Euskadik eta Gaztela eta Leonek % 1,3ko hazkundea izan zuten, Espainiako % 0,7ko batazbesteko hazkundea aise gaindituta.