Ekonomia -

ENPRESAK

CAFek 183 autobus elektriko egingo ditu Oslorako

Kontratuaren guztizko balioa 100 milioi euro ingurukoa da eta Solarisek egindako artikulatutako autobus elektrikoen kontratu nagusia bihurtu da.

Urbino 18 autobus elektrikoa. Argazkia: CAF
Urbino 18 autobus elektrikoa. Argazkia: CAF
Urbino 18 autobus elektrikoa. Argazkia: CAF

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF Taldeak astelehen honetan iragarri duenez, Solaris filialaren bitartez, Urbino 18 motako 183 autobus elektriko egingo ditu Oslorako Unibuss enpresak, Norvegiako garraio-operadore nagusiak, eskatuta.

Beasainen egoitza duen euskal enpresaren arabera, lizitazioan sektoreko enpresa nagusiek parte hartu dute. Kontratuaren balio osoa 100 milioi euro ingurukoa da, eta Solarisek gauzatutako autobus artikulatu elektrikoen kontraturik handiena da, Varsovia MZAko garraio publikoko operadoreari berriki emandako 130 ibilgailu elektrikoak gaindituz.

Ibilgailua horiek ez dute isurpenik eta aukeratutako ekipamenduaren eta azpiegituraren arabera, 24 ordu arte operatzeko aukera dute.

Horrez gain, CAF Taldeak beste bi kontratu berri itxi ditu hidrogeno bidezko 5 autobus eta 50 trolebus hornitzeko Austrian eta Italian (hurrenez hurren). Kontratu horiek baieztatu egin dute enpresa zero isurpeneko ibilgailuen hornikuntzan Europako liderretako bat dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa CAF Ekonomia Eguneko albisteak Beasain Albisteak Garraio publikoa