Ekonomia -
Defizita
De Guindos: 'Gobernuak ahalik eta arinen ezarriko ditu aurrekontuak'
Espainiak % 5,3ko defizita beteko duela uste du Europako Batzordeak.
Erredakzioa
Luis De Guindos Espainiako Ekonomia ministroak Europako Banku Zentralari gaur erantzun dionez, Gobernuak 2012ko Aurrekontuen bideratze parlamentarioa arinduko du "ahalik eta arinen" ezartzeko.
Jrg Asmussen Europako Banku Zentraleko batzorde exekutiboko ordezkari alemaniarrak Aurrekontuak "larrialdiko legeriaz" bideratzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
"Parlamentuan hainbat izapide bete behar dira, baina laburtu daitezke. Bideratzea laburtzeko bideak aztertzen ari gara eta Espainiako Gobernuak ahalik eta arinen egingo du", esan dio De Guindosek Europako Banku Zentralari, gaiari buruz galdetu diotenean.
Bestalde, Olli Rehn Europako Ekonomia Gaietarako komisarioaren hitzetan, Espainiako 2012ko Aurrekontuek defizita % 5,3raino murrizten lagunduko dute; hala ere, Rehnek erreforma ekonomikoak egiteko eta zerga finkapen sinesgarria eskatu dio Espainiako Gobernuari.
"Espainiak ausardia erakutsi du bere zerga politiketan, eta Luis de Guindos ministroaren hitzak adi entzun ditugu; ildo horretan, Europako Batzordetik defizita murrizteko neurriak txalotzen ditugu", esan du Rehnek prentsaurrekoan Ecofineko bileraren ostean.
Rehnek iragarri duenez, Europako Batzordeak Espainiako Aurrekontuen informazio guztia jasotzen duenean, datorren aste hasieran, ebaluazio osoa egingo dute, autonomiei dagokiena barne.