Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Gereñu: 'Erreforma mantentzea espero dut oraindik beharrezkoa delako'
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Confebaskeko idazkari nagusiak esan duenez, "aldaketa garai honen" aurrean ezin dugu greba orokorra bezalako "aintzineko tresnak" erabili.
Erredakzioa
"Lan-erreformaren aldeko apustua mantentzea" espero du Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusiak, "beharrezkoa izaten jarraitzen duelako". Gainera, joan den ostegunean, greba egunean, "milioi askoko galerak izan ziren". Gereñuk azpimarratu duenez, "aldaketa garai honen" aurrean ezin dugu greba orokorra bezalako "aintzineko tresnak" erabili.
Radio Euskadi aldaketa garai batean gaudeHalaber, "aldaketa garai honen" aurrean ezin dugu greba orokorra bezalako "aintzineko tresnak" erabili. Gainera, piketeen erabileraren gainean zalantzagarria azaldu da. Bere esanetan, grebak "milioi askoko galerak" ekarri ditu eta "hainbat puntutan amorrua zabaldu". "Greba aurretik zeuden erronkek berdinak izaten jarraitzen dute", azpimarratu du.
Zentzu honetan, "lan-erreformaren apustua mantentzea espero dut, greba aurretik bezala, beharrezkoa izaten jarraitzen duelako. "Lehiakortasuna areagotzeko eta enpresek malgutasuna lortzeko lan-araudi bat behar dugu, lanpostuak mantendu ahal izateko. Hori ezin dugu ahaztu", ondorioztatu du.