Ekonomia -

AHTren lanak

Gobernuak AHTren lanen jarraipena bermatu du

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ziurtatu duenez, EAEko Abiadura Handiko Trenaren lanetarako aurrekontuak onartuta daude.

Carlos Urquijo Gobernuko ordezkaria eta Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Carlos Urquijo Gobernuko ordezkaria eta Patxi Lopez lehendakaria. EFE
AHTren eraikuntza-lanak, Gipuzkoako adarrean, ziurtatuta

01:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak adierazi duenez, joan den ostiralean Ministroen Kontseiluak onartutako Estatuko Aurrekontu Orokorretan bermatuta dago Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanen jarraipena.

Zizurkil-Andoain (Gipuzkoa) tartean lehen harria jartzeko ekitaldian egin du iragarpena Urquijok, besteak beste Patxi Lopez lehendakariaren, Iñaki Arriola Garraio sailburuaren eta Jose Luis Herrador Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen delegatuordearen aurrean. Inguruan, hamar bat pertsonak AHTren aurkako protesta egin dute.

Urquijoren hitzetan, Zizurkil-Andoain tarteko 4.970 metroak lur azpitik doaz, Antzibarreko zubiaren 200 metroak izan ezik; tarte horretako lanak aurrera ateratzeko, 180 milioi euroko aurrekontua eta 46 hilabeteko epea dituzte. Kopuru hori Eusko Jaurlaritzak aurreratuko du eta, ondoren, Estatuak itzuliko dio Kupotik deskontua eginez.

Bestalde, lehendakariak "gure iraganeko garai bat ixten" ari dela esan du, eta AHTren proiektuaren ondorioz "zuzenean irainak, mehatxuak, erasoak eta gaitzespen bortitza jasan" dituztenei "esker ona" eman behar zaiela gaineratu du.

Patxi Lopezen hitzetan, AHT "enplegurako eta aberastasunerako euskarri eta ibilgailua" da Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea