Ekonomia -

PREZIOEN GARESTITZEA

Gasolina eta gasolioa, inoizko prezio garestienetik gertu

Behin bakarrik, 2012an ordaindu genuen gehiago ibilgailua gasolinaz betetzeagatik; euro bat eta 52 zentimo balio izatera iritsi zen. Gasolio litroak berriz joan den astean euro bat eta 40 zentimo balio zuen; 2013tik ez genuen hainbeste ordaindu gasolio litro bakoitzeko.

Grafikoa: eitb.eus
Grafikoa: eitb.eus
Grafikoa: eitb.eus

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolinaren eta gasolioaren prezioa historiako preziorik garestienera iristetik oso gertu daude. 2020ko azaroan hasi ziren erregaiak garestitzen, eta ia etengabe garestitu dira orain arte, petrolioaren prezioa garestitu delako eta pandemiaren amaieran mugikortasuna areagotu delako. 

Azken astean, gasolina litroak 1,52 euroko batez besteko prezioa izan du, Europar Batasuneko Petrolio Buletinaren datuen arabera. Behin bakarrik, 2012an ordaindu genuen gehiago ibilgailua gasolinaz betetzeagatik; euro bat eta 52 zentimo baino zertxobait gehiago. Gasolio litroak, berriz, joan den astean euro bat eta 40 zentimo balio zuen; 2013tik ez genuen hainbeste ordaindu gasolio litro bakoitzeko.

Gaur egun, autoaren depositua gasolinaz betetzeak 84 euro inguru balio du; gasolioz egiteak, berriz, 77 euro. Bataz beste, duela urtebete baino 17 euro garestiago da gasolinaren kasuan, eta 16 euro garestiagoa gasolioz bete behar badugu.

Erregaiek historikoki izan dituzten maila altuak gorabehera, erregaien prezioa Europako batez bestekoaren azpitik dago Espainiako Estatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Gasolioaren prezioa