Itxi

Ekonomia

EMAITZAK

4.653 milioi euroko irabaziak izan ditu BBVAk 2021ean, 2020koak halako hiru

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Era berean, finantza-taldeak iragarri du azken hamar urteetako dibidendu handiena ordainduko duela eskudirutan. Emaitza errepikaria 5.069 milioikoa izan da, 2010etik izan duen irabazirik handiena.

  • BBVAren egoitza Madrilen.

    BBVAren egoitza Madrilen.

BBVA taldeak 4.653 milioi euroko irabaziak izan ditu 2021ean, aurreko urtean baino 3,6 aldiz gehiago, erakundeak ostegun honetan jakitera eman duenez. 2021eko laugarren hiruhilekoan bakarrik (1.341 milioi) 2020 osoan izandako mozkina hobetu du.

Era berean, banku-taldeak akzioko 31 zentimoko dibidendua ordainduko duela iragarri du, azken hamar urteetako handiena eskudirutan.

Errepikakorrak ez diren emaitzak alde batera utzita, BBVAk 2021ean 5.069 milioi euroko mozkina (+%95,5) lortu du, hau da, 2020ko ekitaldiko emaitzak ia bikoiztu ditu. Azken hamar urteetako emaitza errepikaririk handiena da, "diru-sarreren portaera onak eta kreditu-hornidura txikiagoek" eraginda.

Akziodunaren ordainketari dagokionez, akzioko 23 zentimo gordineko dibidendua eskudirutan ordaintzeko proposamena egingo dio bankuak batzar orokorrari, honek onar dezan. 2022ko apirilerako aurreikusita dago ordainketa hori, eta bankuak 2021eko urrian ordaindu zituen 8 zentimoei gehituko zaizkie. Guztira, 31 zentimo dira, beraz, 2021eko ekitaldirako, azken 10 urteetan eskudirutan egindako akzio bakoitzeko dibidendu handiena; % 44ko 'payout' -a, alegia.

Gainera, 3.500 milioiko programaren bigarren zatia abiaraziko du, akzioak berrerosteko. 'Invester Day' izenez ezagutzen denaren ondoren, 1.500 milioiko lehen tartearekin hasi zuen prozesua, eta orain bigarrena jarriko du martxan, 2.000 milioikoa, 2022ko urriaren 15a baino lehen gauzatzeko asmoz.

Erakundearen kontuko marjina guztiek egin dute gora 2021eko ekitaldian: interesen marjina % 0,6 igo da, marjina gordina % 4,5 eta marjina garbia % 4,1. Komisioen diru-sarreretan egindako ekarpena % 15,6 hazi da, eta kostuen errubrika, berriz, % 4,9ra mugatu da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena