Ekonomia -

Susperraldia

Calviñok uste du euskal enpresak egoera "ezin hobean" daudela Europako funtsen inbertsioak jasotzeko

Horren harira, adierazi du "oso garrantzitsua" izango dela "Estatuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza, eta sektore publikoaren eta pribatuaren artekoa".

Nadia Calviño Espainiako presidenteordea. Argazkia: Efe
Nadia Calviño Espainiako presidenteordea. Argazkia: Efe
Nadia Calviño Espainiako presidenteordea. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nadia Calviño Espainiako Gobernuaren lehenengo presidenteorde eta Gai Ekonomikoetarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroak esan du euskal enpresen "garapen industrial handiak", "berrikuntza maila altuak" eta langileen kualifikazioak egoera "ezin hobean" jartzen dituela euskal enpresak Europako funtsen inbertsioak jasotzeko eta proiektu estrategikoetan parte hartzeko.

Euskal Herrira etorri eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ostean sare sozialetan zabaldu duenez, Espainia ari da "Europar Batasunaren Susperraldi Plana gidatzen, eta 2022an abiadura" hartuko omen du.

"Aukera hori bete-betean aprobetxatzeko eta hazkunde, kalitatezko enplegu eta ongizate arloetan emaitza onenak eskuratzeko", ministroak uste du "oinarrizkoa" dela "Administrazioaren maila desberdinetan kogobernantza ona izatea".

Horren harira, "Estatuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza estua, sektore publikoaren eta pribatuaren artekoa, oso garrantzitsuak izango dira", Calviñoren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Iñigo Urkullu Europako herrialdei buruzko albisteak Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresak Eusko Jaurlaritza