Ekonomia -

Saioaren amaieran

Ibexak galerak moteldu eta beste minimo historiko batekin itxi du

Saioaren amaieran Madrilgo burtsak % 0,2 galdu du baina aste osoa hartuta, % 4,3 galdu du eta 7.660 puntutan kokatu da, 2011ko irailetik lortutako mailarik baxuena, alegia.

Madrilgo burtsak % 0,2 galdu du gaur. Argazkia: EFE
Madrilgo burtsak % 0,2 galdu du gaur. Argazkia: EFE
Madrilgo burtsak % 0,2 galdu du gaur. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35 indizeak egun osoko galerak moteltzen lortu du saioaren amaieran eta % 0,2 besterik ez du galdu. Horrela, 7.660 puntutan kokatu da, 2011ko irailetik lortutako mailarik baxuena, alegia. Hala ere, aste osoko galerak aintzat hartuta, Ibexek % 4,3 egin du behera.

Galera gehien izan dituztenen artean Endesa (% 1,59 galdu du), Caixabank (% 1,57 galdu du), ACS eta Abendo (% 1,51 galdu du), Red Electrica (% 1,47 galdu du) eta Ebro Foods (% 1,4 galdu du) daude.

Bestalde, arrisku sariak 400 puntuko maila gainditu du joan den abendutik lehen aldiz eta 403,7 puntutan kokatu da, zenbait uneetan 411,1 puntuko mailatan kokatu bada ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea