Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

Langile bat hil da Barakaldoko obra batean

Ezbeharra 15:45 inguruan gertatu da, Maiatzaren Lehena kaleko obra batean. Beharginak 62 urte zituen.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko langile bat hil da arratsalde honetan Barakaldoko obra batean makina bat gainera erori eta gero.

Lan-istripua 15:45 inguruan gertatu da, Maiatzaren Lehena kaleko obra batean, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Behargina aldamio batean zegoen lanean eta, ezustean, makina bat gainera erori zaio. Kolpearen ondorioz berehala zendu da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Barakaldo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak