Ekonomia -

Greziako krisia

Greziak eurotik eta EBtik at geratzeko arriskua duela esan du Lagardek

Lagarderen iritziz, "oraindik botika gehiago hartzeko beharra dago, eta hori da euroguneko hegoaldeko herrietan eta Irlandan gertatzen dena".

Lagarderen ustez, Grezia porrot egiteko arriskuan da oraindik. Efe.
Lagarderen ustez, Grezia porrot egiteko arriskuan da oraindik.
Lagarderen ustez, Grezia porrot egiteko arriskuan da oraindik. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtzeko (NDF) zuzendariak ez du Greziak porrot egitea baztertzen, eta eurotik eta Europar Batasunetik (EB) atera beharra ere, CBS telebista kateak igandean emango duen elkarrizketan.

Lagardere iritziz, "oraindik botika gehiago hartzeko beharra dago, eta hori da euroguneko hegoaldeko herrietan eta Irlandan gertatzen dena".

CBSko elkarrizketa osoak Greziako krisia eta eurogunean izan duen eragina izango ditu ardatz nagusi. Greziako ekonomia txikia da, baina bere zorrak, Barne Produktu Gordinaren % 168, arriskuan jarri du eurogune osoko ekonomia.

Alemania begitan dute greziarrek

Elkarrizketa "60 minutu" izeneko saioan emitituko dute. Christine Lagardez gain, Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa ere agertzen da. Schäuble-k onartzen duenez, Greziako hedabideek Alemania egoeraren errudun kuttuntzat hartu dute.

Greziarrek politikari alemaniarrei dieten gorrotoaz galdetu diotenena, Schäublek esan du jarrera normala dela, egoera ikusita: Greziak murrizketa handiak egin behar izan ditu gehienbat Alemaniako hartzekodunen eskuetan dagoen zorra ordaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea