Ekonomia -

2021EKO EMAITZAK

Makina-erremintaren sektoreak pandemia aurreko fakturazio datuak gainditzea espero du aurten

AFM Espainiako Makina-erremintaren Ekoizleen Federazioak 2021eko emaitzen eta sektorearen aurreikuspenen berri eman du. Oro har, "urte ona", baina sektorearen arabera "nahiko desberdina" izan dela nabarmendu du.

Bilboko makina-erremintaren azoka. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
Bilboko makina-erremintaren azoka
Bilboko makina-erremintaren azoka. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Makina-erremintaren sektoreak pandemia aurreko fakturazio datuak gainditzea espero du aurten. Iaz, fakturazioa % 15,40 hazi zen, 1.528 milioi euroraino.

AFM Espainiako Makina-erremintaren Ekoizleen Federazioak 2021eko emaitzen eta sektorearen aurreikuspenen berri eman du, gaur, ohar baten bidez. Horren arabera, "neurri handi batean" berreskuratu du covid-19ak salmentetan eragin zuen beherakada.

Xabier Ortueta AFMko zuzendari nagusiaren esanetan, 2021a, oro har, "urte ona", baina sektorearen arabera "nahiko desberdina" izan zen.

Ortuetak ziurtatu du sektorea "errebote" efektu baten erdian dagoela nabarmendu du Ortuetak, pandemiaren lehen sei hilabeteetan izandako "beherakada bortitzaren" ondoren. Orain, hornidura katean sortutako arazoak kudeatu behar dituztela gaineratu du.

Bestalde, esportazioak % 19,72 igo ziren iaz, eta Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Alemania, Italia eta Frantzia izan ziren merkatu garrantzitsuenak.  

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak Koronabirusa olatu berria Industria albisteak