Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Sonyk 10.000 langile kaleratuko ditu mundu osoan 2012an
Japoniako enpresa-multzoak langileriaren % 6a kaleratuko du, 'Nikkei' informazio ekonomikoa eskaintzen duen kazetaren arabera. Azken lau ekitaldietan zenbaki gorritan amaitu du Sonyk.
Erredakzioa
Sony Japoniako enpresa-multzoak 10.000 langile kaleratuko ditu mundu osoan 2012an zehar, 'Nikkei' informazio ekonomikoa eskaintzen duen kazetak astelehen honetan argitaratu duenez. Honen arabera, Sonyk langileriaren % 6a utziko du kalean.
Sonyk oraindik ez du agiri ofizialik zabaldu baina 'Nikkei'ren arabera, murrizketen erdia plastikoak eta LCD pantailak ekoizten dituzten alorretan emango da.
Duela hilabete bat Sonyk iragarri duenez, aurtengo ekitaldia ere zenbaki gorritan amaituko du, laugarren urtez jarraian, 2.205 milioi euroko galerekin, hain zuzen ere.
Joan den otsailean Kazuo Hirai izendatu zuten bideojokoen eta 'Play Station'en esparruko arduradun berria. Hiraik Howard Stringer ordezkatuko du apiril honetatik.