Ekonomia -

Burtsa

Ibex 35ek % 1,29 egin du behera saio erdian

Burtsa lau egunez jardunik gabe izan ostean eta Mariano Rajoyren Gobernuak atzo murrizketa gehiago iragarri eta gero, Ibex 35ek ia % 2 galduta hasi du gaur saioa.

Ibex 35eko panelaren artxiboko irudia. Efe.
Ibex 35eko panelaren artxiboko irudia. Efe.
Ibex 35eko panelaren artxiboko irudia. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burtsetan saio hasieran izandako beherakada lasaitu egin da, eta 11:00etan % 0,85koa zen galera, Espainiako Gobernuak gaur goizean egoera ekonomikoaren hobekuntzaren harira konfiantza mezuak helarazi eta gero. Hala ere, Ibex 35ek % 1,29 egin du behera saio erdian.

Burtsa lau egunez jardunik gabe izan ostean eta Mariano Rajoyren Gobernuak atzo murrizketa gehiago iragarri eta gero, Ibex 35ek ia % 2 galduta hasi du gaur saioa.

Bestalde, arrisku saria 430 puntuko mailara igo da, iazko azarotik izandako mailarik altuenera, heldu eta gero.

Bestalde, Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroaren esanetan, "merkatuen konfiantza ez da berreskuratzen egun batzuetan edo kopuru bat iragarriz"; "erreforma serio eta koherenteak" egin behar direla uste du ministroak.

Europako gainerako burtsek, halaber, behera egin dute, Wall Streetek galerak izanda itxi ostean eta Txinak atzerrian izandako komertzio datuen berri izan ostean (5.350 milioi dolarreko superabita izan zuen martxoan).

Milango burtsa % 1,93 galduta zegoen 11:00etan, Italiak aurtengo hazkunde aurreikuspena jaitsi lezakeela jakin ostean. Pariseko burtsa, aldiz, % 0,94 behera eginda zegoen ordu berean; Londresekoa, % 0,76; eta Frankfurtekoa, % 0,67.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea