Ekonomia -

Mesfidantza merkatuetan

Urteko bigarren beherakada handiena izan du Espainiako burtsak

Ibex 35ek % 2,96 egin du behera eta % 13,22 jaitsi da urte hasieratik. Arrisku saria 432 punturaino iritsi da.

Espainiako burtsak urteko bigarren beherakada handiena jasan du gaur. Argazkia: Efe
Espainiako burtsak urteko bigarren beherakada handiena jasan du gaur.
Erreskatea beharko al du Espainiak?

02:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak urteko bigarren beherakada handiena jasan du gaur, izan ere, % 2,96 egin du behera 7.400 puntu ingurura arte, 2009ko martxoko mailara hain zuzen ere, Espainiako defizitaren eta mundu mailako hazkunde ekonomikoaren inguruan dauden zalantzengatik.

Arrisku saria 432 punturaino iritsi da. Ibex 35 indizeak, berriz, 226.9 puntu galdu ditu eta 2012 hasieratik % 13,22 egin du behera.

Milango burtsak ere beherakada handia jasan du, % 4,98koa FTSE MIB indizean. Frankfurten ere burtsa ez da inguruko herrialdeetatik aparte ibili eta % 2,49 egin du atzera.

Eurogunetik kanpo, Londreseko burtsan ere ez da giro izan eta % 2,24ko beherakada izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea