Itxi

Ekonomia

LAN-GATAZKA

Osasun arloko sindikatuek tinko eusten diete greba egunei

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sindikatuetako ordezkariak EAEko ospitaleen aurrean protesta egin dute, Osakidetzan deituta dauden bi greba egunen atarian. Ez dute deialdia bertan behera uzteko arrazoirik ikusten.

  • Protestak gaur goizean Gurutzetako Ospital aurrean

    Protestak gaur goizean Gurutzetako Ospital aurrean: @ELAOsakidetza

Osakidetzako sindikatuek ez dute arrazoitik ikusten otsailareko deituta daude bi greba egunak bertan behera uzteko, eta benetako negoziaziorik ezean mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi dute. Otsailaren 25ean Lehen Mailako Arretan dago deituta greba, eta, 28an, berriz, osasun-sistema publiko osoan.

Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzeak egin dituzte asteazken honetan Santiago (Gasteiz), Gurutzeta (Bizkaia) eta Donostiako ospitaleen aurrean, baita Euskadiko hainbat osasun-zentrotan ere, deitutako greba egunen atarian.

Gasteizen, Santiagoko ospitaleko larrialdien ondoan "lan-baldintza duinen alde" lelopean pankarta zabaldu dute sindikatuek. Zerbitzua itxi berritan, osasun arloko langileek gogor kritikatu dute itxiera hori.

Gabirel Perez Satseko bozeramaileak salatu du ez dutela onartuko Euskadiko osasun sistema "suntsitzea", eta gastu publikoa BPGren % 7ra parekatzea eta horren laurdena Lehen Arretara bideratzea eskatu du.

LABetik, berriz, Jesus Oñatek Osakidetzaren negoziatzeko borondaterik eza kritikatu du, eta gogorarazi du azken hitzarmena duela 11 urte sinatu zela eta Eusko Jaurlaritzak ez duela hitzarmena berrikusteko inongo borondaterik azaltzen.

Testuinguru horretan, sindikatuek grebekin bat egiteko eta osasun eskubideak aldarrikatzeko deia egin diete herritarrei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena