Ekonomia -

Amiantoa

Amurrioko Tubacexek lanuztea egin du gaur lankide baten heriotzagatik

Amiantoaren biktimen elkartearen arabera, 159 lagun hil dira Euskadin gai toxiko horrengatik.

Tubacex.
Tubacex.
Tubacex.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amurrioko Tubacex altzairutegiko langileak 24 orduko lanuztea egiten ari dira gaur, lankide baten heriotzagatik.

58 urteko langile bat hil zen aurreko astean bihotzekoak jota.

Orain gutxi, ordea, plaka pleuralak aurkitu zizkioten biriketan, ziurrenik amianto partikulak arnasteagatik. Silikosiaren Institutu Nazionalaren emaitzen zain zegoen.

Amiantoaren biktimen elkartearen arabera, 159 lagun hil dira Euskadin gai toxiko horrengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea