Ekonomia -
KPI
Prezioak % 0,8 garestitu dira martxoan, EAEn
Urte arteko tasa % 1,9an kokatu da, Estatukoaren parean. Nafarroan prezioek % 0,7ko gorakada jasan zuten martxoan eta urte arteko tasa % 2,1eraino igo da.
Erredakzioa
% 0,8ko inflazioa izan zen martxoan EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1,9raino iritsi zen, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) eman duen Kontsumorako Prezioaren Indizean agertzen denez.
Nafarroan prezioak % 0,7 garestitu ziren martxoan eta urte arteko tasa % 2,1ean kokatu zen.
Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa hamarren bat jaitsi zen % 1,9 arte, 2010eko uztaileko maila bera.
Aurreko hilabetearen aldean, inflazioak % 0,7 egin zuen gora jantzien eta garraioaren garestitzeagatik batez ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea