Ekonomia -

Ukrainako gerra

Petrolio-upelaren prezioak gora egin du, baina argindarra eta gasa merkatu egin dira

Gaurkoan goia jo ostean, biharko aurreikuspenek baretu egin dute argindarraren prezioaren etengabeko gorakada. Izan ere, gaur baino % 13,21 merkeago egongo da asteazkenean argindarra: 472,97 euro/MWh.

Los precios de la energía siguen al alza debido a la invasión rusa. Foto: EFE
Los precios de la energía siguen al alza debido a la invasión rusa. Foto: EFE
Los precios de la energía siguen al alza debido a la invasión rusa. Foto: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petrolio-upelaren prezioak gora egin du, 124,96 dolarreraino (Euskal Herrian 10:00ak zirenean). Atzoko marka hautsita, % 1,4ko igoera izan du azken orduetan.

Hornigai nahikorik egongo ez den beldur, prezioak etengabe ari dira igotzen. Bien bitartean, Errusiatik datorren petrolioari buruzko eztabaida abiatu du Europar Batasunak, Ukrainako gerrari erantzun bat eman nahian-edo.

Oraingoz, baina, ez dio Errusiako petrolioari betoa jartzeko erabakirik hartu. Eurostatek 2019an emandako datuen arabera, Errusiatik dator Europan kontsumitzen den petrolioaren % 27. Horren aurrean, hainbat neurri aurkeztuko dituzte gaur bertan, kontsumo hori jaiste aldera.

Alemaniako, Herbehereetako eta Erresuma Batuko gobernuek, bestalde, zuhurtziaz jokatzeko deia egin dute, eta Errusiari erositako erregaien kontsumoa pixkanaka murriztearen alde agertu dira. Bestela, hornidura arazoak egon litezke, eta prezioen egoerak ez luke etenik izango.

Argindarra % 13 merkatu da

Gaurkoan goia jo ostean, biharko aurreikuspenek baretu egin dute argindarraren prezioaren etengabeko gorakada. Izan ere, gaur baino % 13,21 merkeago egongo da asteazkenean argindarra: 472,97 euro/MWh.

Batez beste, beraz, 75 euro jaitsiko da argindarraren prezioa, astelehenean estreinakoz 500 euroren langa gainditu ondoren.

Ordu-tarteak kontuan izanda, 19:00etatik 20:00etara egongo da garestien: 605 euro/MWh. Merkeen, aldiz, 13:00a eta 14:00ak bitartean egongo da: 356,74 euro/MWh.

Gas naturalaren prezioa 200 euroraino jaitsiko da

Gas naturalaren kontratuen kotizazioak ere beheranzko joera hartu dute, 200 euroraino. Astelehean hautsi zituen markak gasaren prezioak: 345 euro/MWh.

Gaur goizean ere goranzko bideari eutsi dio, baina egonkortzera egin du egunak aurrera egin ahala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina Europa Errusia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Petrolioa Energia berriztagarriak Errusia-Ukraina gerra Energia kontsumoa