Ekonomia -

Larrialdi-energetikoa

Sestaoko ACBk ez dio ekoizpenari berrekingo igande honetan, elektrizitatearen kostu "jasanezina" dela eta

Enpresak datorren astera arte itxarongo du egoera berriz aztertzeko.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko ACB enpresak ez du datorren igandean bere ekoizpena berriz hasiko, aurreikusita zegoen bezala, joan den abendutik geldirik egon ondoren, elektrizitatearen kostu "jasanezina" dela eta.  

Hori dela eta, altzairutegian sei egunetarako aurreikusten zen "lana ez da egingo", azaldu dute. Enpresak datorren astera arte itxarongo du egoera berriz ebaluatzeko, oraingoz "jasanezina" baita.

Gogorarazi dutenez, azken hilabeteetan "prezioen igoera izugarria" izan da, azken aldian Ukrainako gatazkak ere eragin duena, nahiz eta arazoa "urrundik datorren". "Hilabeteak dira industria elektrointentsiboa prezioen egoera jasangaitzaz ohartarazten ari garela", gaineratu du konpainiak.

Arcelor Mittalek Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantegiak ekoizpena eten du gaur goizeko 7:00etatik gutxienez hurrengo gauerdira arte, energia elektrikoaren kostua dela eta. Gaur arratsaldean ebaluatuko dute ekoizpena asteazken honetatik aurrera hasiko den berriro, egun horretarako finkatutako energiaren prezioaren arabera, taldeko iturriek Europa Press albiste agentziari baieztatu diotenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Sestao argazkiak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea