Ekonomia -

Markak hautsi ditu berriro

Gasolinaren prezioa % 1,5 igo da eta marka hautsi du berriro

Apirilaren 4tik, azken buletina atera zenetik, gasolinaren prezioa % 0,07 garestitu da; gasolioak, aldiz, % 1,22 egin du behera, 1,373 euroraino.

Gasolina. EITB.
Gasolina. EITB.
Gasolina. EITB.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolinaren batez besteko prezioak markak hautsi ditu berriro, eta batez beste 1,499 eurotan saltzen da zerbitzugunetan, 2011an baino % 10,7 garestiago, EBko Erregaien Buletinaren datuen arabera.

Apirilaren 4tik, azken buletina atera zenetik, gasolinaren prezioa % 0,07 garestitu da; gasolioak, aldiz, % 1,22 egin du behera, 1,373 euroraino.

Marka berriarekin, 82,44 euro ordaindu behar ditugu batez beste ibilgailuko erregai-tanga (batez beste, 55 litro) betetzeko, eta gasoliokoa betetzeko 75,62 euro ordaindu behar ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea