Ekonomia -

Auzitegi Gorena

Auzitegi Gorenak Bizkaiko sozietateen gaineko zerga berretsi du

Auzitegi Gorenak sozietateen gaineko zerga propioa ezartzeko eskubidea berretsi dio Bizkaiari, EAEko kontzertu ekonomikoa betez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ez ditu Errioxak eta Gaztela eta Leonek aurkeztutako errekurtsoak onartu. 2004an Bizkaiako Foru Aldundiak Estatukoa baino txikiagoa zen sozietateen gaineko zerga ezarri zuen.

Horrela jakinarazi du gaur foru aldundiak agiri batean. Bizkaia Auzitegi Gorenak hartutako erabakiagatik poztu da.

2004ra atzera egin behar dugu epaiaren hasiera aurkitzeko; Bizkaiko Batzar Nagusiek sozietateen gaineko zerga % 32,5ean ezarri zutenean, Estatukoa % 35ekoa izanik.

Foru aldundiaren hitzetan, Gorenak Errioxako eta Gaztela eta Leoneko estamentu politiko eta ekonomiko ezberdinek aurkeztutako zortzi errekurtsotik hiru atzera bota ditu. Errioxako eta Gaztela eta Leoneko estamentu ezberdin horiek EAEko Justizia Auzitegi Gorenak ezarritako epaien aurkako errekurtsoak ezarri zituen. 2008ko abenduaren 22an EAEko Justizia Auzitegi Gorenak Bizkaiko sozietateen gaineko zerga berretsi zuten, kontzertu ekonomikoaren eta Europar Batasuneko Eskubidearen barruan.

Bizkaiko Foru Aldundia pozik agertu da epai horrekin; izan ere, Auzitegi Gorenak "amaiera" jarri baitio bi erkidego horietako erakunde eta agintari zehatzek beren interesak babesteko piztutako "polemika artifizial" bati.

Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan, Gorenaren epai horrek "beharrezkoa eta espero zuen segurtasun juridikoa eta egonkortasuna" ematen diote Bizkaiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea