Ekonomia -
Euskaltelen kontrako epaia
Bizkaiko Aldundiaren iritziz, Euskaltelek 'aurrera egingo du'
Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren iritziz, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia "berri txarra da enpresarentzat, euskal ekonomiarentzat eta Bizkaiko ekonomiarentzat".
Erredakzioa
Bizkaiko Aldundiaren ustez, Euskaltelek "eutsi egingo dio eta aurrera egingo du" nahiz eta jasotako "kolpea oso gogorra" izan. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) Arbitrajerako Nazioarteko Auzitegiaren epaia onartzea erabaki zuen atzo, eta hori dela eta, Euskaltelek 222 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko dio Orangeri.
"Aldundiak, Euskaltel enpresaren orainan eta etorkizunean konfiantza osoa du. Kolpe oso gogorra izan da, baina eutsi egingo diola uste dugu eta aurrera egingo du", adierazi du Bizkaiko ahaldun nagusiak prentsaurreko batean.
Euskaltelek 222 milioi euroko kalte-ordaina eman behar izatea "albiste txarra da enpresarentzat, euskal ekonomiarentzat eta Bizkaiko ekonomiarentzat", izan ere, erabaki horrek "datozen urteetarako irabazien sorrera zailduko duela pentsatzen dut", erantsi du Bilbaok.
Hala, horrek "Bizkaiko Ogasunaren diru-sarreretan, sozietateen errenten gaineko zergan, eragina" izango duela azaldu du Bizkaiko ahaldun nagusiak.