Ekonomia -

222 milioi euroko isuna

Epaia 'bidegabea eta neurrigabea' dela dio Euskaltelek

Telefonia-enpresak iragarri duenez, behin epaia jasota eta aztertuta, errekurtsoa aurkeztu eta inpugnazioa eskatzeko Zuzenbideak ematen dituen aukera guztiak aztertuko ditu.

Euskaltel. Argazkia: EFE
Epaia 'bidegabea eta neurrigabea' dela dio Euskaltelek
Euskaltel. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) erabakia "bidegabea eta neurrigabea" dela iritzi dio Euskaltelek. Erabaki horrek ontzat ematen zuen Arbitraje-laudoak erabakitakoa, hau da, Euskaltelek 222 milioi euroko isuna ordaintzea Orangeri (lehen, Amena) 1999an bi enpresek sinatutako akordioa hausteagatik.

Horrez gain, EAEANeko prozesuarekin batere konforme ez dagoela azpimarratu du Euskaltelek, eskatutako frogen berrikusketa ukatu zuelako. Berrikusketa horren bidez, argudioak aurkezteko aukera izatea nahi zuten eta Auzitegiak informazio guztia edukita erabakia hartzea.

Euskaltelen iritziz, EAEAN "laudoari oniritzia ematea baino ez du egin, nahiz eta laudo hori aberrazio juridikoa, arbitrarioa, neurrigabekoa, partziala eta Frantziako multinazionalaren aldekoa izan".

Errekurtsoa aurkezteko aukeraGauzak horrela, Euskaltelek epaiarekin batere ados ez dagoela azpimarratu du, "zuzenbidearekin bat ez datorrelako" eta "bidegabea eta neurrigabea" delako, telekomunikazioen alorrean aurrekaririk gabekoa.

Telefonia-enpresak iragarri duenez, behin epaia jasota eta aztertuta, errekurtsoa aurkeztu eta inpugnazioa eskatzeko Zuzenbideak ematen dituen aukera guztiak aztertuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea