Ekonomia -

Finantza erreforma

De Guindos: 'Ez da banketxeentzat inolako laguntza publikorik egongo'

De Guindos G20 eta Nazioarteko Diru Funtseko ordezkariekin egon da, eta " Espainiaren ustezko erreformaren inguruko" hitzik ez dela egon ziurtatu du.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak esan du banketxeentzat ez dela "inongo laguntza publikorik" izango, egungo ezegonkortasun finantzarioaren oinarrian dauden toxikotzat hartzen diren higiezin aktiborik gabe gelditzeko.

"Doitze neurriak banketxeen emaitzen kontuen bitartez hartuko dira", ziurtatu du Ekonomia ministroak Washingtonen.

Era honetan, "inolako laguntza publikorik gabe, aktibo horiek balantzeetatik bereizi ahal izateko ahalegina da", adierazi du.

Ministroaren arabera, Gobernuak martxan jarritako finantza erreformak, higiezinen aktiboekin lotuta, funts-hornidurak 52.000 milioi eurotan haztea ahalbidetuko du.

"Aktibo horien balorazioak errealitatearekin eta merkatuko prezioekin bat egiten duen heinean, etorkizunean aktibo horien salmenta erraztuko du (etxebizitzak, lurzoruak, hasitako etxeen sustapena…) eta salmentaren bitartez erauzi egingo dira", azaldu du ministroak.

Finantza erreformarekin bilatzen zuten helburuetako bat dela esan du: "Banketxeek balioztatutako prezioak errealitatera hurbildu, eta ondorioz, balantzeetatik ateratzea lortu".

Gainera, G20 eta Nazioarteko Diru Funtseko ordezkariekin Washingtonen izan duen bileran, "ez da Espainiaren ustezko erreskatearen inguruko hitzik egon", esan du Ekonomia ministroak.

Guztiz kontrakoa, ministroaren arabera, "Gobernuaren erreformak goretsi dituzte, baita ministroen kontseiluak onartutako azken neurriakere, zerbitzu publikoen jasangarritasuna bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea