Ekonomia -

Euskal patronala

Confebask erreformen alde azaldu da baina murrizketak etetea eskatu du

Euskal patronalak krisiari aurre egiteko erreformak "ezartzea" eskatu baina "murrizketak gelditzea" aholkatu du, "horrek porrotara eramaten gaituelako eta horrela ez dugu aurrera egingo".

Miguel Angel Lujua Confebask euskal enpresaburuen patronalaren presidentea. Argazkia: EITB
Miguel Angel Lujua Confebask euskal enpresaburuen patronalaren presidentea. Argazkia: EITB
Miguel Angel Lujua Confebask euskal enpresaburuen patronalaren presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak krisiari eurre egiteko Mariano Rajoyren Gobernuak sustatutako neurriak "ezartzeko" exijitu du baina "murrizketak gelditzea" ere eskatu du, "horrek porrotara eramaten gaituelako eta horrela ez dugulako inoiz atzeraldia gaindituko".

Halaber, Eusko Jaurlaritzak autogobernua defendatu izana "egoki" dela esan du, "bere diru-sarrerak eta erabakiak hartzeko gaitasuna kontuan hartuta, oso mugatuak baitira".

Halaber, Argentinak YPF nazionalizatzeko aurkeztutako lege proiektuaren gainean haren "harridura" erakutsi du Lujuak. "Argentinan dauden euskal enpresek haren kezka helarazi didate", esan du Confebaskeko presidenteak, "ondorioz, gaia hurbiletik jarraitu behar izango dugu".

Egungo egoera negatiboa bada ere, "ez dut uste Espainia erreskatutako dutenik, honen arazoa sinesgarritasunarekin lotutako arazo bat delako". "Aurrekontuek atzerapen txiki batekin aurkeztu izanak mesfidantza sortu du merkatuetan", gogoratu du euskal enpresaburuen ordezkariak.

Lujuaren hitzetan, "ekintza ekonomikoa suntsitzen bada, Espainiak ez du inoiz atzeraldi ekonomikoa gaindituko". "Hitza emandakoa beteko dugula esateko unea da", azpimarratu du. Halaber, defizit objetiboak beteko direla iragarri du baina ohartarazi duenez, "merkatuek kobratu nahi baldin badute, onartutako erreformak ezartzeko konfidantza eman behar dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea