Ekonomia -

Gutxieneko diru-sarrera

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera Nafarroari eskualdatzeko akordioa "oso aurreratuta" dago

Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak eman du albistea, EAEk eskumen bera sinatzeko ekitaldian.

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioa Nafarroako Foru Erkidegoari eskualdatzeko akordioa "oso aurreratuta" dago, Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren bileran iragarri duenez.

Rodriguezek EAEri eskumen hori bera transferitzeko egin duten ekitaldia aprobetxatu du "datozen egunetan" Nafarroako Foru Gobernuarekin akordioa iragarriko dutela esateko.

Carmen Maeztu Foru Erkidegoko Eskubide Sozialetako kontseilariak beste batzuetan azaldu duenez, Foru Gobernuaren asmoa da eskualdatzea "behin betikoa izatea, ez aldi baterakoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua