Ekonomia -
Urteko lehen hiruhilekoan
Espainia atzeraldian sartu da
Espainiako ekonomia atzeraldian sartu da urtarrila eta martxoa bitartean % 0,4 jaitsi ostean.
Erredakzioa
Langabezia ia % 24ra iritsi da urteko lehen hiruhilekoan, Espainiako Bankuaren txosten ekonomikoaren arabera.
Lehen hiruhilekoan 290.000 lagun gehiago gelditu dira langabezian.
Biztanleria aktiboaren inkestaren datuak oraindik eskuragarri ez dauden arren, langabeziak gora egin duela ondorioztatu daitekeela dio Espainiako Bankuak azken datuak kontutan hartuta (2011ko amaieran % 22,8).
Enpleguaren zerbitzu publikoan izena eman dutenen beherakada lan erreformarekin lotzeko goizegi dela esan du Espainiako Bankuak, oraindik ez baitago datu nahikorik enpresa txiki eta ertainen behin-behineko kontratuen inguruan.
Espainiako Bankuarentzat, azken hilabeteetako erreformek, bereziki lan merkatuarenak, ezinbestekoak dira herrialdeko ekonomia enplegua sortzeko bidean ezartzeko, nahiz eta efektuak berehalakoak ez diren.
Espainiako ekonomia atzeraldian sartu da urtarrila eta martxoa bitartean % 0,4 jaitsi ostean
Espainiako ekonomia atzeraldian sartu da 2012ko lehen hiruhilekoan % 0,4 jaitsi ostean 2011ko azken hiruhilekoarekin alderatuta. Lehen hiruhilekoaren beherakada 2011ko azkenekoa baino hamarren bat handiagoa da.
Azken txosten ekonomikoaren arabera, etxebizitzen kontsumoak "beherantz" egiten jarraitu du eta % 0,4 jaitsi da familien aberastasunaren beherakadaren, ziurgabetasunaren eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren igoeraren ondorioz. Administrazio publikoan egindako gastuak ere beherantz egin du lehen hiru hilabeteetan, bai inbertsioan baita kontsumoan ere.
Bestetik, atzerriko sektoreak BPGren ekarpen positiboarekin jarraitu du, nahiz eta azken hiruhilekokoa baino pixka bat txikiagoa izan den, izan ere, % 0,9 izatetik % 0,6 izatera pasatu da.