Ekonomia -

Epaiketa, Irungo Ogasuna

Bravok zorren beherapenak eskaintzen zituen, lekukoen arabera

Lekuko batzuek epaiketan adierazi dutenez, Irungo Ogasunaren zuzendari ohiak zorra esku-dirutan ordaintzea exijitzen zien "beherapenaren" truke.

Jose Maria Bravo eta haren emaztea. Argazkia: EFE
Bravok zorren beherapenak eskaintzen zituen, lekukoen arabera.
Irungo Ogasunaren epaiketa: Bravok zorren beherapenak eskaintzen zituela onartu dute lekukoek

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Hernaez Ortiz de Urbinak, Irungo Garo aholkularitza enpresaren jabeak, aitortu du Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohiarekin zergen "beherapenak" adostu zituela.

Lekukoen txanda izan da gaur Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren epaiketan eta Ministerio fiskalak deituta deklaratu dute gaur batzuk.

"Bai, Bravok nire zorra murriztu zuen, ez dakit % 35eko, 40ko edo 50eko beherapena izan zen", adierazi du. Aholkulariak esan du ez zekiela zer gertatzen zen "ordaindu gabe geratzen zen zorrarekin".

Gainera, zorraren ordainketa "esku-dirutan" egin behar omen zen, Bravok hala aginduta.

Lekukoak

Beste lekuko batzuk baieztatu egin dute aholkulariak esandakoa. Bravoren bulegora joaten omen ziren eta beherapen baten truke zorra "esku-dirutan" ordaintzen zuten.

Lekuko batek esan du Bravo jarri zela berarekin harremanetan eta 500.000 pezetaren truke milioitik gorako zorra "kitatuko" ziola hitz eman ziola.

Eguerdia aldera amaitu da gaurko auzi saioa. Bihar berriro ekingo diote epaiketari, 09:30ean, eta lekukoek deklaratzen jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea