Ekonomia -

Espainiako defizita

Cospedal: 'Bruselak Zapateroren iruzurra baieztatu du'

Espainia atzeraldian sartu dela jakin ostean, Cospedalek, krisiaren sakontasuna dela eta, hiru hilabetetan egoera "aldatzea oso zaila" dela esan du.

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia. Efe.
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia. Efe.
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusi eta Gaztela-Mantxako presidentearen hitzetan, Bruselak "baieztatu egin du" Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak Mariano Rajoyren Gobernuari "iruzura egin ziola" defizita publikoaren inguruan.

Ildo horretan, PPk Bruselara bidalitako kontu publikoak "benetakoak eta egiazkoak" zirela "berretsi du" EBk, Cospedalen esanetan.

Cospedalek prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek, PPren egoitzan, Eurostat Europako Estatistika Bulegoak, Gobernuak ohartarazi bezala, Espainiako defizita iaz BPGren % 8,5ekoa izan zela iragarri ostean.

Cospedalen hitzetan, PPk jasotako "herentzia" Espainiako Gobernu batek inoiz jasotako "okerrena" da.

Kritikak, PSOEren jarrerari

Cospedalek kritikatu egin du sozialistek krisi egoeraren aurrean duten jarrera. Horren erakusgarri, PSOEk Kongresuan orain gutxi Aurrekontuen Egonkortasunerako Legea babestu ez izana aipatu du.

PSOEren erantzuna

Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiaren hitzetan, Espainiak 2011ko urtea % 8,5eko defizitarekin bukatzea "guztion" ardura da, EBrena zein Espainiarena; batez ere, erkidegoek beren diru-sarrerak gogor behera egiten zutela ikusi zutelako.

Valencianoren hitzetan, Estatuak bere helburuak bete zituen, baina erkidegoek "ezin izan zuten hori egin".

Hala ere, "errudunak bilatzeko unea" ez dela esan du. "Guztiak gara defizitaren erantzule, politikan aritzen garen guztiak, eta batez ere, ekonomia kudeatzen dugunok, Europar Batasunean, eta Espainian", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea