Ekonomia -
Defizita murrizteko
Enpresa publikoak 46tik 6ra murriztuko ditu Valentziak
Valentziako Gobernuak enpresa publikoetan lan egiten duten langileen % 40 eta % 50 artean kaleratuko ditu.
Erredakzioa
Valentziako Gobernuak enpresa publikoetan lan egiten duten langileen % 40 eta % 50 artean kaleratuko ditu; izan ere, enpresa publiko horiek bizi duten egoera "eutsiezina" da.
Jose Ciscar Generalitateko presidenteordeak horrela jakinarazi du kazetarien aurrean, Valentziako telebista publikoaren inguruko zirriborroa eztabaidatzeko Parlamentuko taldeekin bildu ostean. Halaber, murrizketa hori Alberto Fabra presidenteak proposatutako "Administrazio eredu berrian" oinarritzen dela esan du, eta "sektore publikoa argaltzera behartzen gaituela" gaineratu du.
Ildo horretan, Generalitateak enpresa publikoak (eskubide publikoko entitateak zein elkarteak) 46tik 6ra murriztuko dituela azaldu du Ciscarrek.