Ekonomia -

deialdia

Hiru greba-egun deitu ditu ELAk irakaskuntza publikoko sukalde eta garbiketa sektorean

Martxoaren 29, 30 eta 31n egingo da. Sidikatuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak "entzungor egiten eta bizkarra ematen jarraitzen du" sektoreko 700 langileen eskaerei.

Ikastetxebateko jangela. Irudia: pixabay
Ikastetxebateko jangela.
Ikastetxebateko jangela. Irudia: pixabay

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk hiru greba-egun deitu ditu martxoaren 29, 30 eta 31rako euskal hezkuntza publikoko sukaldeen eta garbiketaren sektorean, behin-behineko langileak finkatzea eta beharrezko langileak ordezkatzea eskatzeko.

Ohar batean, sindikatuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren "itxikeria" salatu du, sektoreko 700 langileen eskaerei "entzungor egiten eta bizkarra ematen jarraitzen duelako". "Egiten ez diren" ordezkapenak egiteko eta "Hezkuntzako sukaldeko eta garbiketako langileentzako sendotze prozesu bermatzailea" abiatzeko eskatu dute langileek.

ELAk kritikatu duenez, mahai sektoriala deitu gabe hiru hilabete baino gehiago egon ondoren, Eusko Jaurlaritzak apirilaren 5erako deitu ditu sindikatuak, greba-deialdiaren erregistroa formalizatu eta gero.

Era berean, adierazi du hezkuntza publikoko sukalde- eta garbiketa-zerbitzuen % 90 "pribatizatuta" daudela, eta oraindik publikoak diren zerbitzuetan "behin-behinekotasuna % 70etik gorakoa" dela. Egoera "ezegonkorra" dela eta "pribatizazioekin aurrera egiteko apustu politiko baten ondorio" dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lan gatazkak gaur