Ekonomia -

Garraiolarien greba

150-200 kamioilarik lanera itzultzea erabaki dute Bilboko Portuan

Kontainerrak eramaten dituzten kamioiek, 700 inguru, ordea, greban jarraitzen dute.

Bilboko Portua. Argazkia: EFE
Bilboko Portua. Argazkia: EFE
Bilboko Portua. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 150 kamioilarik lanera itzultzea erabaki dute Bilboko Portuan, Espainiako Gobernuak eta garraiolarien gehiengoak lortutako akordioaren ostean.

Horrenbestez, grebaren eraginez hamar bat egunez Bilboko Portuan geldirik egon diren produktu siderurgikoak astelehenean hasiko dira kamioietan ateratzen.

Transport Bilboko Portuko Garraiolari Autonomoen Elkarteko bozeramaile batek zehaztu duenez, kontainerrak eramaten dituzten kamioiek, 700 inguru, ordea, greban jarraitzen dute.

Orokorrean merkantzia garraioan, batez ere produktu siderurgikoak (bobinak, txapa etab), aritzen diren autonomoak lanera itzuli dira, eta greba mugagabean zehar portuko instalazioetan pilatu diren produktuak ateratzen hasi dira dagoeneko.

"Enpresekin aurreakordio batera iritsi dira, garraio bakoitzeko prezioak eguneratzea onartu dietelako", azaldu du Transporteko bozeramaileak.

Horrela, 150 edo 200 bat kamioi lanera itzuli dira arratsaldean Portuko instalazioetan, erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Lana Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Lan gatazkak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak