Ekonomia -

Energia

Zigor Urkiaga: "% 90eko kanpo beharra duen herrialde batean subiranotasun energetikoa izatea fabula bat da"

Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen zuzendariaren esanetan, etorkizuneko estrategia berriztagarriak % 10etik askoz gorago egotea da.

Zigor Urkiaga ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan. Argazkia: EITB Media.
Zigor Urkiaga ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan.
Zigor Urkiaga ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan. Argazkia: EITB Media.

Naiara Balleteros

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zigor Urkiaga, Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen zuzendariaren esanetan energia estrategiaren ardatza aspaldi hasi zen aldatzen trantsizioa dela eta, baina "trantsizioaren beharra orain ikusi dugu". Horrenbestez, berriztagarrien bidean pausuak eman behar direla esan du, egun batetik bestera ez delako egiten. "% 90eko kanpo beharra duen herrialde batean subiranotasun energetikoari buruz hitz egitea fabula bat da", esan du.

ETB1eko "Egun on Euskadi saioan" astearte honetan azaldu duenez, "nahi ta ez joan behar gara berriztagarrietara, itsasotik landu dezakegun energia berriztagarria beharko dugu, mendi denetan ezin baitira eolikoak jarri". Horen harira, garapen ekonomikoa behar dugula, baina jasangarria izan behar duela azpimarratu du.

Izan ere, "subiranotasun energetikoa diskurtso moduan ondo gelditzen da, baina arazo teknologiko ugari ditugu oraindik, eta azken urteetan hartutako erabakiekin erabat ezinezkoa da epe ertainera".

Hala ere, etorkizuneko estrategia berriztagarriak % 10etik askoz gorago egotea izango dela adierazi du. "Lortu behar dugu kanpoko energia ekoizleengandik dugun menpekotasuna neutralizatzea".

Azken finean, estrategia "energia ekoiztea eta gutxiago kontsumitzea dela" esan du. ·Agian epe ertainerako hirugarren aukera bat izan daiteke aldamenetako erkidegoetan sortzen duten gehiegizko energia berriztagarria geuk gordetzea", gaineratu du.

Kontsumo horren harira Espainiako Gobernuak iragarritako erregaien prezioen jaitsiera "optimoa ez dela uste du, bazterkeria eta txirotasun energetikoa ekartzen duelako". 

Nuklearra

Energiaren nuklearraren inguruan Europako herri askotan diskurtsoa asko aldatu egin dela azaldu du eta horietan energia berdea bihurtu dela esan du. "Gurean, ordea, auzia ez dago zabalik", eta ez du uste inork zabaldu nahi duenik.

Gasaren kasuan, gaur egun legez kontrakoa da, eta "ezin da ez ikertu ezta ekoiztu ere". 

Hidrogeno berdea

Hidrogenoren abantaila gorde daitekeen energia bat dela azladu du Urkiagak, baina teknologia legedia baino azkarrago doala esan du eta proiektu batzuetan aurrera egin ahal izateko legedia azkartu behar dela uste du.

"Ez da bakarrik proiektuak ateratzea baizik eta legedia doitzea beharrizanetara. Hidrokarburoak banatzeko legediak duen arazoa da hidrogenoak behar dituen beharrizanak ez dituela aurreikusten", esan du.

Europako funtsak

Europako Funtsen harira, oso motel iristen ari drela adierazi du. "Proiektu estrategikoetan, ibilgailu elektrikoetan edo hidrogenoaren kasuan, esaterako, larregi luzatu egin dira laguntzak".

Bestalde, funtsa horiek banatzerako orduan Estatuaren lehentasuna errekuperazioa dela eta EAErena transformazioa dela adierazi du, eta bigarrenak errekuperazioa ekarriko duela uste du. "Geuk gure erronka propioak dauzkagu eta horiek ez dira beti Estatuan dauden berdinak", gaineratu du.  

Proiektu estrategikoak

Proiektu estrategikoei dagokienez, "etorkizunera begira egiten dira, ez gaur egungo ekonomiari begira". Hori horrela, sektore pribatuaren eta publikoaren beharra azpimarratu du, baina "ezin dira egunean eguneko arazoei begira egon".

"Krisialdi batean zailagoa da proiektuak aurrera ateratzea, baina beharrizan handiagoak daude ere. Ondo kokatu behar gara, herri txikia garelako eta ekoizten diogunari etekin handia atera behar diogu", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Europa bideoak Kredituak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Dirulaguntzak Energia jasangarriak Energia gaur