Ekonomia -

Kutxen Lege berria

Kutxen Lege berriaren inguruko txostena maiatzean egon liteke prest

Legebiltzarreko lantaldea ostegun honetan bildu da, Jaurlaritzaren testuari aurkeztutako zuzenketak eztabaidatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legebiltzarrean Euskadiko Kutxen Lege berriaren proiektua aztertzeko helburua duen lantaldea ostegun honetan bildu da, Jaurlaritzaren testuari aurkeztutako zuzenketak eztabaidatzeko. Legebiltzarreko iturriek jakitera eman dutenez, txostena maiatzean egon liteke prest.

Lege berriak Erakunde Publikoetako ordezkaritza murriztuko du (gehienez, % 40a izango dira), eta, berau onartu ondoren, gobernu organoetan ez dira kargu publikoak zein erakunde eta sektore publikoetako goi-karguak egongo.

Gainera, Administrazio-Kontseiluko eta Kontrol Batzordeko kideei ''egin beharreko lanarekin lotutako'' ezagutza eta eskarmentua eskatuko zaie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea