Ekonomia -

2012ko lehen hiruhilekoa

Langabezia % 13,55era iritsi da Euskadin, % 5,03 igota

Nafarroan ere gora egin du langabeziak eta urteko lehen hiruhilekoan 7.700 langabe gehiago daude. Ondorioz, langabezia-tasa % 16,34ra iritsi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia % 5,03 igo da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan, aurreko denbora epe berdinarekin alderatuta. Gauzak horrela, lanik gabe dauden pertsonen kopurua 140.000ra heldu da eta langabezia data % 13,55era iritsi da.

Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) kaleratutako datuen arabera, 2011ko lehen hiru hilabeteekin alderatuta, langabezia tasa % 13,55 hazi da.

Urtetik urterako hazkundea eta hiruhilekoan emandakoa Estatuko batez besteko hazkundearen azpitik izan da, eta Euskadik langabezia gutxien duen erkidegoa izaten jarraitzen du.

7.700 langabe gehiago Nafarroan

Nafarroari dagokionez, langabeen kopuruak gora egin du urteko lehen hiru hilabetetan: 7.700 langabe gehiago dago, aurreko hiruhilekoan baino % 18,19 gehiago. Langabeen kopuru osoa 50.300ekoa da, iazko lehen hiruhilekoan baino % 20,52 gehiago. Langabezia tasa % 16,34an dago, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. Okupatuak, guztira, 257.300 dira, eta aktibitate-tasa, % 59,79koa.

Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Industria eta Enplegu kontseilariak langabezia datuen inguruan "kezka" agertu du kooperatibismo eta malgutasun gehiago dauden tokietan langabezia gutxiago hazten dela esan du.

Lanaldietan, soldatetan eta mugikortasunean malgutasuna ezartzea langabezia saihesteko bidea izan daitekeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak