Ekonomia -
Gobernuaren neurriak
Seplak Iberiako lanuzteak bertan behera utzi ditu
Gobernuak bete beharreko arbitrajea ezartzeko akordio bat onartu du, Iberiako pilotuek aire konpainiarekin duten gatazka konpontzeko.
Erredakzioa
Gobernuak bete beharreko arbitrajea ezartzeko akordio bat onartu du, Iberiako pilotuak aire konpainiarekin duten gatazka konpontzeko.
Soraya Saenz de Santamariak Ministroen kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, prozesu hau martxan jartzeak Iberiako pilotuek mantentzen duten greba bertan behera gelditzea dakar. Ondorioz, Iberiako pilotuen ordezkapen sindikalak uztailaren 20rako deitutako greba egunak bertan behar utzi ditu.
Irekitako aro berri honen ostean, grebak bakarrik ez direla bertan behera geratuko esan du Seplak, horrez gain, gatazkari tenbide orekatu bat ematen saiatuko direla.