Ekonomia -

Turismoa

Euskadik % 80 inguruko okupazioa espero du Aste Santuko oporraldian

EITB Mediak bildutako datuen arabera, hiriburuetan are handiagoa izango da okupazioa. Bilbon, adibidez, % 90ekoa izango da.

Loiuko aireportua. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Loiuko aireportua. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Hoteletako arduradunak itxaropentsu Aste Santuari begira, nahiz eta Pazko asteko erreserbak motel doazen

1:24

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak % 80 inguruko okupazioa espero du Aste Santuko oporraldian, EITB Mediak bildu dituen datuen arabera.

Hoteletan, % 80 inguruko okupazioa izango da; hiriburuetan gehiago, Bilbon % 90ekoa. Hala ere, oraindik pandemia aurreko kopuruetara ez dira iritsiko. Pazko astean txikiago bisitari gutxiagori emango diete ostatu, eta okupazioa % 40 ingurukoa izango da.

Gehienak Espainiako turistak izango dira, baina hasi dira atzerritarrak gerturatzen (batez beste % 20). Hala ere, kopurua handiagoa izango da Bilbon eta Gipuzkoako zein Bizkaiko kostaldeko beste herrietan (% 25tik gora).

Era berean, EAEko landetxeek % 80ko okupazioa espero dute. Beraz, iazko datuarekin alderatuta, zertxobait jaitsiko da. Iaz itxialdian egonda erkidegotik ateratzea ezinezkoa zen; ondorioz, askok nekazaritza-turismoko etxetara jo zuten. Jaitsiera handiena Bizkaian pairatuko dute landa gunean, % 70era ez dira iritsiko.

Araban eta Gipuzkoan, ostera, % 80tik gora ibiliko dira. Nafarroan ere % 80ko okupazioa espero dute. Hala ere, Pazko astean % 30-40ra jaitsiko da. 400 nekazalturismo ditu Nafarroak.

Hirietatik kanpo ere Aste Santurako primerako aurreikuspenak
Hirietatik kanpo ere Aste Santurako primerako aurreikuspenak
Hirietatik kanpo ere Aste Santurako primerako aurreikuspenak

1:21

Bestalde, apartamentu turistikoek (Aparture) 2019ko okupazioa gaindituko dute. EAEn batez beste % 82koa izango da, baina Donostia % 88ra iritsiko da, nahiz eta preziorik garestiena izan: 247 euro gelako.

Donostiara, bisitarien % 47 atzerritik etorriko dira hiriko apartamentuetan ostatu hartzeko. Bilbo, Lekeitio, Zumaia, Getxo, Bermeo, Zarautz eta Getarian, aldiz, atzerritarrak % 25 izango dira.

Antza denez, oro har atzerriko turisten kopurua errekuperatzen ari da, baina ez dira pandemia aurreko garaiko zenbakietara iristen.

Azkenik, AENAk jakitera eman duenez, Loiuko aireportuak 741 operazio hartuko ditu Aste Santuan: asteazkenean 123, ostegunean beste 123, ostiralean 125, larunbatean 104, igandean 118 eta astelehenean 148. 2019an 869 hegaldi izan ziren.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Turismoa Euskadi albisteak EAE Gizartea Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Aste Santua Jatetxeak Oporrak gaur Tabernak