Ekonomia -

Istripu ez traumatikoa

51 urteko arrantzale hondarribiar bat hil da Kantabriako uretan, bihotzekoak jota

'San Antonio Berria' ontzian ari zen lanean, berdelaren kanpainan murgilduta. LABek gogorarazi duenez, aurten gutxienez 16 behargin hil dira lanpostuan jadanik.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko (Gipuzkoa) arrantzale bat hil zen asteazkenean bihotzekoak jota, LAB sindikatuak jakitera eman duenez. Santoña (Kantabria) aldean ari zen lanean.

Hildakoa San Antonio Berria ontzian ari zen lanean, berdelaren kanpainan murgilduta.

Hildako arrantzalearen familiari, lagunei, lankideei eta arrantzale guztiei elkartasuna adierazi die LABek ohar batean.

Sindikatu abertzaleak gogorarazi duenez, aurten gutxienez 16 pertsona hil dira lanpostuan jadanik.

"Arrantza sektorea larriki kolpatzen ari da prezioen garestitzea eta, zehazki, duela gutxi geldirik egon da", azpimarratu du sindikatuak. Salatu duenez, "horrek, lanaldi luzeekin, lan-baldintza gogorrekin eta egungo egoerarekin batera, non berriro ere herri eta langile klaseak garen egoera honetako zigortuenak, lan-baldintzak lan-istripu ez-traumatikoen atzetik daudela salatzera garamatza".

"Lan-baldintzek markatzen dute gure osasuna eta bizitza, eta, horregatik, berriz ere lan-eredu eta gizarte-eredu berri bat eskatu behar dugu, bizitza duina, lana eta osasuna erabakien erdigunean jartzeko, kapitalaren interesen gainetik", aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa LAB Lana Hondarribia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza