Ekonomia -
Standard & Poor's
S&P-k BBVAren eta Kutxabanken kalifikazioa jaitsi du
Guztira, Estatuko hamaika finantza erakunderen kalifikazioa jaitsi du.
Erredakzioa
Standard & Poor's arriskua neurtzeko agentziak Estatuko hamaika finantza erakunderen kalifikazioa jaitsi du. Aurreko astean Espainiako zorraren kalifikazioa bi maila jaitsi zuen bankuen berregituraketa ixteko dituen zailtasunengatik.
S&P-k agiri batean jakinarazi duenez, Santanderren, Banestoren, Santander Consumerren, BBVAren, Banc Sabadellen, Ibercajaren, Kutxabanken, Banca Civicaren, Bankinterren, Barcalysen eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioaren kalifikazioa da jaitsi duena.
Era berean, aurreikuspen negatiboa ezarri die Caixabanki, Bankiari eta Banco Popularri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea