Ekonomia -
Hipotekak
Euriborra 2010eko udako mailara jaitsi da apirilean
1,311era jaitsi da. Duela urtebete sinatu ziren eta maiatzean berrikusiko diren hipotekak 600 euro inguru merkatuko dira.
Erredakzioa
Hamabi hilabeterako euriborra % 1,368an geratu da apirila amaieran, 2010eko uztailetik maila baxuenean. Hori horrela, duela hamabi hilabete sinatutako hipotekak hirugarren hilabetez jarraian merkatuko dira, 600 euro inguru urteko.
Gaur % 1,311ra jaitsi da hipotekak neurtzeko indize nagusia, 92. egunez jarraian.
Euriborra hamarren bat jaitsi da apirilean eta zazpi inguru urtebetean, izan ere, 2011ko apirilean euriborra % 2,086an zegoen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea