Ekonomia -
Maiatzaren lehena
Toxok eta Mendezek zerbitzu publikoen defentsa sutsua egin dute
Ekonomiaren ontzia "hondoratzea" eta soilik lehen mailakoak salbatzeaz arduaratzea egotzi diote Gobernuari.
Erredakzioa
Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak Ekonomiaren ontzia "hondoratzea" eta soilik lehen mailakoak salbatzeaz arduartzea egotzi dio Gobernuari, zerga amnistiaren bitartez. Puerta del Solen amaitu den maiatzaren leheneko manifestazioan egin ditu adierazpen hauek Mendezek. Mariano Rajoyren Gobernuak "ultraeskuinetik" jotzeko agertokia hautatu du eta lan merkatuan politika "ultra liberala" ezarri duela esan du, baina CCOOk eta UGTk gelditu egingo dutela ohartarazi du.
Honen harira, lan eskubideei eraso egitea, Osasuna eta Hezkuntza murriztea, bizi kalitatearen balioa gutxitzea eta immigrazioa "kriminalizatzea" egotzi dio Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiak Rajoyri. Bere ustez, krisiaren aitzakiarekin eskubideen atzeranzko aldaketa egiten ari dira. Horregatik, zerbitzu publikoen defentsan, 80 hiritan milioi bat lagun inguru bildu direla esan du. CCOOk eta UGTk manifestazioak egiten jarraituko dutela berretsi dute zerbitzu publikoen eta enpleguaren "suntsiketa" ekiditeko.