Ekonomia -

Nazionalizazioa

Europako Batzordea, 'kezkatuta' Red Electricaren nazionalizazioarekin

Bruselak adierazi du espero duela Boliviako agintariekEspainiarekin sinatutako inbertsio akordioak "guztiz" betetzea.

Bolivia: Evo Moralesek Red Electrica Española desjabetu du

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordea "kezkatuta" agertu da Boliviako Gobernuak Red Electrica Españolaren filiala nazionalizatu eta gero, eta herrialde horretako agintariek Espainiarekin sinatutako inbertsio akordioak "guztiz" betetzea espero duela adierazi du.

"Tankera horretako ekintzek seinale negatiboa helarazten diete nazioarteko inbestitzaileei", ohartarazi du John Clancy Merkataritza bozeramaileak.

Argentinak YPF nazionalizatu zuenean ere kezka agertu zuen Europako Batzordeak.

Kasu horretan, buruzagi europarrek ohartarazi zuten operazioa arriskutsua dela "enpresa-giroarentzat eta atzerriko inbertsioentzat".

Estatu kideen atzerriko inbertsioak Europar Batasunaren eskuduntza bihurtu dira Lisboako Itunarekin, baina oraindik ere oinarrizko arauak eratzen ari dira inbertsio horiek defendatzeko, presio diplomatikoa baino urrunago joan ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea