Ekonomia -
Ukrainako gerra
Gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko neurri fiskalak onartu ditu Nafarroako Gobernuak
Zerga batzuk ordaintzeko epea atzeratu ditu Foru Gobernuak, eta energia berriztagarrien instalazioak baimentzeko izapideak arindu ditu.
EITB Media
Nafarroako Gobernuak laguntza plana onartu du Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko. Planak zerga bidezko laguntzak biltzen ditu zailtasun bereziak dituzten enpresa eta familientzako, besteak beste, argi indarraren prezio altuari aurre egin ahal izateko.
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak prentsaurrekoan zehaztu duenez, planaren helburuak dira herritarrentzako eta enpresentzako energiaren prezioen jaitsiera bultzatzea, sektore kaltetuenei eta kolektibo ahulenei laguntzea eta prezioen egonkortasuna indartzea.
Adibidez, zerga batzuk ordaintzeko epea atzeratu ditu Gobernuak, hala nola, PFEZ, sozietateen gaineko zerga edo BEZ, eta salbuetsitzat jotzen dira Estatuaren planaren esparruan emandako laguntzak.
Gainera, energia berriztagarrien instalazioak baimentzeko izapideak arindu dituzte eta etxebizitza babestuen alokairuaren prezioa mugatu dituzte.
Bestalde, Nafarroako Ogasunak 9 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkie dagoeneko 112 gasolindegiko titularrei, erregaien deskontuarengatik.