Ekonomia -

Kreditu-kalifikazioa

Fitch agentziak EAEren kreditu-ahalmenaren nota igo du

Eusko Jaurlaritzaren arabera, kalifikazio horrek Euskadiren "kreditu-kalitatea eta konfiantza ekonomikoa berresten ditu".

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fitch kreditu-kalifikazioko agentziak Euskal Autonomia Erkidegoaren nota "oso ondo baxu" batetik (A-) "oso ondo" batera (A) igo du; Estatu osokoa baino bi koxka gorago, beraz. Kalifikazio horren arabera, epe ertainean emaitza operatiboak eta zorra egonkor mantenduko dira.

Ekonomia eta Ogasun Sailak jakinarazi duenez, balorazio horrek EAEren "kreditu-kalitatea eta konfiantza ekonomikoa berresten ditu". Fitch agentziaren arabera, Euskadik arrisku txikia du zorpetzea estaltzeko ahalmena ustekabean ahultzeko, "bere saldo operatiboarekin ordaintzeko gaitasuna duelako", diru-sarreren "sendotasunagatik".

Gainera, Euskadiko diru-sarreren hazkundeak "Estatuko BPGaren hazkundea gainditu du azken bost urteetan, eta adierazle sozioekonomikoak Estatuko batez bestekoaren gainetik daude", azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak.

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du agentzia horren eta Standard and Poor's-en emaitzak "Euskadiren gaitasuna eta kaudimena berriro egiaztatzen duten bi albiste on" direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak