Ekonomia -

sare sozialak

Elon Muskek Twitter erosteko eskaintza publikoa egin du

Enpresaburua, Forbes zerrendaren arabera munduko pertsonarik aberatsena ere badena, Twitterren %9,1eko parte hartzearen jabe da. Hain zuzen ere, 73,5 milioi akzio eskuratu ditu, berriki.

Elon Musk, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Elon Musk, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Elon Musk, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elon Musk enpresaburuak, Teslaren sortzaile eta kontseilari delegatuak, 43.394 milioi dolarreko (39.803 milioi euro) eskaintza publikoa egin du, Twitter erosteko. Hala adierazi du Estatu Batuetako Balore Merkatuaren Batzordeari sare sozial horren bitartez helarazitako ohar batean.

Duela zenbait egun Twitterren lehen akziodun bilakatu zen enpresaburuak aurkeztutako eskaintza eskudirutan ordaintzekoa da erabat. Elon Muskek 54,20 dolar eskaini ditu Twitterreko akzio bakoitzeko. Horrek % 54ko hobaria suposatzen du urtarrilaren 28arekiko; orduan hasi zen Musk Twitterreko akzioak erosten. Era berean, hobaria % 38koa da apirilaren 1arekiko; konpainian zuen estatusa ezagutarazi zuen eguna.

Eragiketa honetan akzio guztiak eskuratzean, Twitter Burtsatik kanpo geldituko litzateke, administrazio kontseiluak eskaintza ontzat emanez gero eta akziodunek onartuz gero.

Akziodun nagusietako batek ezetz erantzun du

Saudi Arabiako Al Waleed bin Talal printzeak, konpainiaren akziodun nagusietako batek, uko egin dio Musken eskaintzari. "Ez dut uste Elon Muskek proposatutako eskaintza (54,20 dolar akzioko) Twitterreko berezko baliora hurbiltzen denik, hazkunde-aukerak kontuan izanda", idatzi du sare sozialean bertan.

"Twitterreko epe luzeko akziodun handienetako bat izanik, Kingdom Holding Company (KHC) eta nik eskaintza hori errefusatzen dugu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Twitterreko azken albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Sare sozialak gaur Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Enpresak Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?