Ekonomia -
Energia krisia
Argindarra % 22 merkatuko da larunbatean, eta Ukrainaren inbasioa hasi zenean baino prezio baxuagoan egongo da
Garestien 00:00etatik 01:00era egongo da, megawatt orduko 222,43 ordainduko denean, eta 15:00etatik 16:00etara 40,32 eurokoa izango da prezioa.
agentziak | eitb media
Argindarraren handizkako merkatuko prezioa megawatt orduko 153,85 eurora jaitsiko da bihar, apirilak 16, % 22ko beherakadari esker. Ukrainaren inbasioa hasi zenetik argindarrak izango duen prezio merkeena izango da.
Garestien 00:00etatik 01:00era egongo da, megawatt orduko 222,43 ordainduko denean, eta 15:00etatik 16:00etara 40,32 eurokoa izango da prezioa.
Merkatzea nabarmena bada ere, iazkoaren aldean, ia hirukoitza ordaintzen da gaur egun, duela 12 hilabete megawatt orduko 68,93 euro ordaintzen baitzen. Hala ere, otsailaren 24an Ukrainaren inbasioa hasi zenean baino % 25 merkeago egongo da.