Ekonomia -
Politika fiskala
Elkarteen gaineko zerga aldatzeko proposamena egin du Confebaskek
Euskadiko patronalaren ustez, ezinbestekoa da politika fiskala "berpentsatzea", krisi egoerara moldatzea eta zergen bilketa ekonomiaren hazkundearen bidez handitzea.
Erredakzioa
Confebask Euskal Enpreserarien Federakuntza Elkarteen Gaineko Zerga hiru lurraldeetan aldatzeko proposamena egiten ari da, Confebaskek berak ohar batean aditzera emandakoaren arabera.
Confebasken arabera, ezinbestekoa da politika fiskala "berpentsatzea", krisi egoerara moldatzea eta zergen bilketa ekonomiaren hazkundearen bidez handitzea, eta ez zergen igoeren bitartez.
Euskadiko patronalaren arabera, erreformaren helburu nagusiak ondorengoak izan behar dute: fiskalitatea lehiakortasunaren, hazkundearen eta enpleguaren zerbitzura jartzea eta Euskadi enpresarien inbertsioetarako "erakargarria" egin.
Confebaskek Alemania jarri du politika fiskal arrakastatsuaren eredu gisa, eta euskal ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko "neurri sakonak" behar direla dio, eta, neurri horien artean, politika fiskala "eragin gehien" duenetakoa da.
Lantaldea
Hori guztia egiteko, Kontzertu Ekonomikoak eskaintzen dituen arau-eskumenak erabiltzea proposatu dute enpresariek.
Erakundeen gaineko zerga aldatzeko proposamena egiteko, Confbaskek lantalde bat sortu du patronaleko kideez, CEOEkoez, empresa handietakoez, finantza-erakundetakoez, aholkulari fiskalez eta unibertsitateko irakasleez osatutakoa.